Bazen behin, 11 urteko neska bat eta mutiko bat. Mutilak Eñaut zuen izena, altu samarra zen, ile kizkurra eta gorria zuen eta begi urdinak zituen. Neskak Miren zuen izena eta ilehoria zen, begi berdeak zituen eta oso jatorra eta dotorea zen. Mirenek filmak oso gustuko zituen eta lagunekin geratzea asko gustatzen zitzaion.
Eñaut eta Miren, egunero etxera joan aurretik “Ave Maria” parkean zegoen etxe misteriotsura sartzen ziren han fantasiazko abentura asko bizitzeko aukera zutelako. Etxeko hormetan beraien fantasiak marrazten zituzten. Etxe ondoan zuhaitz handi bat zegoen eta honek behin eta berriro esaten zien etxe horretara ez itzultzeko. Baina bi lagunak arratsaldero sartzen ziren etxean.
Egun lainotsu batean etxe barruan marrazki bat deskubritu zuten. Ez zen haiek egina. Marrazkian ikusi zuten neska bat itotzen ari zela eta neskak ahate distiratsu bat zuela eskuan.
Etxera joateko ordua zen eta etxetik ateratzea erabaki zuten, baina parkean altxor ezkutu bat topatu zuten. Altxorraren barruan urrezko ahate bat zegoen.
Altxor barruan zegoen ahatea hartu eta etxe barrura sartu ziren berriz ere. Bat-batean etxe guztiko ahate guztiak piztu ziren. Bi lagunek ez zuten ezer ulertzen, izugarrizko argia egiten zuten guztiek batera piztuta. Halako batean, lagunetako batek, tximiniako ahatea ukitu zuen eta tximiniako atea zabaldu zen. Mokoan papertxo bat zuen ahate bat azaldu zen tximiniako atearen beste aldetik. Eñautek papera hartu zuen eta bertan irakurri zuen ahateak tximinian gordeta zeramatzala urteak. Momentu hartan ahateak bizia hartu zuen eta handitzen eta handitzen hasi zen eta konturatu zirenerako ahateak etxearen altuera hartu zuen.
Eñaut oso ikaratua zegoen, laguntza eskatu zuen baina ez zegoen beste inor ondoan. Ahatea ere izutu egin zen mutilaren oihu ozenak entzun zituenean. Miren ere ez zuen ikusten. Kanpora atera zela pentsatu zuen eta bera ere etxetik atera zen ihesi.
Egun batzuk pasa ondoren etxe misteriotsura bueltatu ziren Eñaut eta Miren. Ahateak tximinia ondoan bi arrautza jarri zituela ikusi zuten. Gerturatu eta urrezkoak zirela konturatu ziren. Arrautza bakoitzari izen bat idatzi zioten: bati Ave eta besteari Maria. Ezkutuan utzi zituzten etxeko leku sekretu batean.
Urte batzuk geroago Eñaut arkitektoa zen eta Miren lagunari deitu zion proiektu batean parte hartzeko. Miren lorazaina zen eta bazekien asko gustatuko zitzaiola bere proposamena. Ave Maria parkea berritzeko proiektuan parte hartzeko gonbidapena egin zion Eñautek Mireni eta etxera sartu zirenean bi arrautzak beraientzat hartu zituzten. Parkeari eta etxeari ahateen izena jartzea erabaki zuten.
Dara, Jon Ander eta Sara.