Goizero bezala Santa Barbarako bidean nengoen. Goiz hartan zarata ikaragarria entzun nuen baserriko ukuiluan. Hurbildu nintzenean behiak garrasika ari ziren. Behiek esnea jezteko makinak jarriak zituzten. Garai batean nire aiton-amonek egiten zuten lan hori. Orain, berriz, makinekin egiten da. Gure ustez behiek ez dute gogoko makinekin jetzitak izatea, gure maitasun falta dutela dirudi.
Pintta behiarengana hurbildu nintzen. Bere begietan mina ikusten nuen eta bere mina sentitu nuen. Gerturatu eta laztandu egin nuen. Erlaxatu egin zen eta orduan konturatu nintzen bere errapeetatik makina kentzea nahi zuela. Egoera honen aurrean larritu egin nintzen, ez nuen uste makina batek behi batzuei hainbesteko mina eragin ziezaiekeenik. Egun hartan behi esnea saltzera joan nintzen merkatura, beti bezala, baina ez nuen ezertxo ere saldu.
Erabaki nuen behia nik neuk jeztea eta egoera erabat aldatu zen. Agian denbora gehiago behar nuen esnea lortzeko baina esnea naturalagoa zen eta gozoagoa. Gainera, nire bezeroek nahiago zuten eskuz jetzitako esne hori. Edaten zutenean sentimendu zoragarriak bizitzen omen zituzten, makinak kendu nizkien egun hartatik aurrera behiak pozik baitaude.
Gaur egun denak estresaren mende bizi gara, guztia makinek egiten dute eta kutsadura gehiago dago guztion kalterako. Lan gutxiago dago pertsonentzat eta diru gutxiago dute baserritarrek dena makinekin egiten delako.
Evander, Irune eta Olatz