Garai batean Biteri eskolara neskak alde batetik sartzen ziren eta beste aldetik mutilak sartzen ziren. Baina gaur egun, neskak eta mutilak elkarrekin sartzen gara ikastolan. Argazkia begiratzen badugu, ikusten dugun lehenengo gauza hauxe da: mutilak aurrean doaz guztiak elkarrekin eta neskak, aldiz, beraien atzetik. Argazkia ikusita konturatu gara gauza batzuk ez direla asko aldatu.
Gaur egun mutilak eta neskak berdintasunean bizi al gara?
Egoera aldatu al da? Eta aldatu al daiteke?
Ondo bizi al gara egoera horretan?
Garai hauetan egoera nolakoa da?
Neskak mutilen mende al gaude oraindik?
Oraindik neskei objektu bezala tratatzen al zaigu?
Mutilek neskek baino botere gehiago al dute?
Ondo iruditzen al zaizue gizon batek bere emazteari zenbait gauza debekatzea?
Matxismoa garaitu al dugu?
Ondo iruditzen al zaizu neskei ikastolako komunetan gogoz kontrako erasoak egitea?
Nuria eta Selene.