-Parkourreko 10 hitz berrien zerrenda bat osatuko dut euskaraz eta lagunartean erabiltzen hasiko naiz.
-Supermerkatuan eta euskaraz eskatzea. Orain ez dut inoiz euskaraz eskatzen eta %75era pasatzea gustatuko litzaidake.
-Euskaraz bizitzen segitu nahi dut, beraz, euskaraz hitz egingo dut denekin.
-Liburu gehiago irakurri nahi nituzke euskaraz uda honetan. Maitasunezko eta beldurrezko istorioak irakurtzea gustatzen zait eta horrelako zerbait euskaraz irakurri nahi nuke.
-Euskaraz hitz egiten didadenei euskaraz erantzungo diet.
-Ahalik eta lagun gehienekin euskaraz egiten saiatuko naiz. %50 edo egiten badut orain, %90 igo lortu nahi nuke.
-Lagunekin gehiago hitz egingo dut.
-Euskara deus ez dakinak patxadaz gonbidatuko ditut gure hizkuntzaren etxera.
-Udan erdara hitz egiten dutenei euskara pixka bat irakatsiko diet. Erdaraz hitz egiten duenari nik euskaraz egingo diot.
-Lagunekin euskara gehiago erabiltzea. %40 edo egiten badut %70ra pasa nahi nuke.
-Saiatuko naiz egunero euskaraz ahal den gehiena hitz egiten. Orain %80 egiten badut %90 lortu nahi nuke.
-2016ko udan ahal dudan gehiena euskaraz egingo dut. Orain %80 edo egiten badut dakienarekin %90 egin nahi nuke.
-Amarekin euskaraz gehiago hitz egitea nahi nuke.
-Udan ez dakit kanpora joango ote naizen, baina hemen nagoen bitartean euskaraz hitz egingo dut beti bezala.
-Nire aita eta amari euskara pixka bat irakatsi nahi nieke. Aitari hitzak erakutsiko dizkiot eta amarekin elkarrizketa errazak euskaraz egiten saiatuko naiz, berak ulertzen duelako.
-Atletismoko entrenamenduetan euskara gehiago erabiltzea lagunekin.
-Euskara gehiago egitea udara honetan familiarekin. %30 edo egiten badut, %50era iritsi nahi nuke.
-Nire lagunekin gehiago hitz egin nahi nuke.Orain %10 edo egiten badut euskara %50era pasa nahi nuke.
-Udan lagunekin eta etxean euskaraz hitz egingo dut. Orain %30 edo egiten badut edo gutxiago, %50 egitera pasa nahi nuke.
– Lagunekin euskaraz egin nahi nuke. 0Tik %40ra pasa nahi nuke uda honetan.
-Euskara: Mundua beste modu batean ikusteko aukera.
-Euskaraz ikasten goza daitekeela trasmititzen jarraitu nahi genuke.