Erloju misteriotsua
Bazen behin, erlojuak asko gustatzen zitzaizkion gizon zahar bat. Egun batean erromatar zenbakidun erloju marroi bat aurkitu zuen kalean. Erlojuaren laugarren zenbakia ezberdin idatzita zegoen; “IV” beharrean, lau makiltxo (IIII) zeuden. Gizon zaharrak bere buruari galdetu zion ea zergatik ote zgoen 4 zenbakia modu horretan idatzia. Zur eta lur geratu zenez Udaletxeko Artxibategira informazio gehiagoren bila joatea pentsatu zuen. Hasieran aurpegi arraroarekin begiratu bazioten ere, emakume zahar bat atera zen artxibotik eta honek isotrioa kontatu zion: “1842. urtean Hernanin erregeak erloju bat egiteko enkargua eman zuen baina egiterakoan IV jarri beharrean IIII lau makiltxo jartzeko eskatu omen zion erregeak erlojugileari. Bitxigileak esan omen zion erregeari ez zirela lau makiltxo jarri behar, erlojuetan IV jartzen zela erromatar zenbakiz. Erregea haserretu egin omen zen kontra egin ziolako eta bitxigilea gillotinara kondenatu omen zuen erregeak. Handik aurrera eta XX.mendera arte Gipuzkoako erloju guztiek 4 zenbakia IIII makiltxoz jarrita izaten zuten”.
Aiton zaharra interes handiarekin jarraitzen ari zen artxibategiko emakumearen istorioa.“Gainera, -jarraitu zuen andreak-, duela urte gutxi batzuk Hernaniko udalak Aurelio kontratatu zuen erloju zaharra zaintzeko. Aureliok erlojua ondo jarri nahi zuen puntual joan zedin, baina ez zuen erlojua ongi jartzea lortu. Ordua atzeratu egiten zen behin eta berriz eta zigor bezala kanpai gelan sartu omen zuten Aurelio erloju zaintzailea. Aurelio konpontzailea kanpaien soinuarekin izugarri estresatu omen zen eta bere buruaz beste egitea erabaki omen zuen”. Kontakizun hori entzuten ari zen bitartean, kanpandorrera igotzeko gogoa piztu zitzaion gizon zaharrari. Andreari baimena eskatu eta teilatura igo zen kanpaiak dauden terrazara. Berriz ere harrituta geratu zen gure aitona kanpaien ondoan eskularru bat ikusi zuelako. Aztertu ondoren odolez beteta zegoela konturatu zen. Beldurra sentitzen hasia zen eta handik jaistea erabaki zuen. Goitik behera jaisterakoan, kalean aurkitutako erlojuari begiratu eta gaueko hamarrak baziren ere, oihuak entzun zituen. Kalean aurkitu zuen erromatar zenbakidun erloju marroia airean botatzea erabaki zuen. Duela egun batzuk gu igo gara erloju zaharra dagoen gela ezagutzera AEKko eta Institutuko irakasleekin. Gela bisitatu ondoren terrazara terrazara igo gara eta bai,kanpaiak dauden lekuan eskularru bat aurkitu dugu, odolez betea, erlojuaren arrastorik ez dugu ikusi…
Ainitze, Kevin eta Oier