Komentu distiratsua
Munduko leku askotan badira klausuran bizi diren moja-etxeak. Emakumeak bizi dira bertan eta normalean ez dira etxe horietatik ezertarako ateratzen. Hernanin badago horrelako moja-etxe bat aspalditik.
Ama Nagusiak soilik zuen komentutik ateratzeko baimena. Zinkoenean zegoen komentua eta jende asko pasatzen zen komentuaren aurretik eta hauetako asko pastak erostera edo kometua bisitatzera sartzen ziren. Oso polita eta zaharra zen etxea. Bertan baratze bat zuten eta pastak egiteko sukalde handi bat. Bertako monjak gustura bizi ziren.
Komentutik 50 metrotara zuhaitz handi bat zegoen eraikinaren pare parean. Zuhaitz horrek komentuan pasatzen zen guztia ikusten zuen.
Gauetan, zuhaitzak ikusten zuen gauza arraroak gertatzen zirela: batetik, gizonak eta emakumeak komentura sartzen ziren baina gehienak ez ziren ateratzen eta gainera arraroa egiten zitzaion gizonak ere sartzen ikustea. Eta bestetik, zuhaitzak ikusten zuen Ama Nagusiak zaborra ateratzekoan, hautsa moduko bat botatzen zuela zuhaitzaren ingurura.
Zuhaitza susmatzen hasia zen zerbait arraroa gertatzen zela hor barruan eta hosto eta adar batzuk bidali zituen kamara ezkutu batekin komentu barrura.
Kamarak grabatutako irudietan ikus zitekeen mojak ohera sartzen zirenean mamuak agertzen zirela eta “mamuen erritua” nola egiten zuten ikusten zen grabazioetan. Argiak dirdirka hasten zirenean, leihoak eta ateak bat-batean irekitzen eta ixten ziren. Irekitzen zirenean, pertsonak mamu bihurtzen ziren. Eta borobilean zeuden mamu horiei leiho txiki batetik sartzen zen argiak erre egiten zituen eta desagertu egiten ziren.
Orduan ulertu zuen zuhaitzak egunero Ama Nagusiak zuhaitz ingurura botatzen zituen hautsak mamu horien errautsak zirela.
Carla eta Damaris.