Hernaniarren bizipenetan oinarritutako mapa hau egin dugu:
….Guretzat herriko txoko honek duen esanahia islatu nahi izan dugulako.
….Txoko horretan gertatu zaiguna kontatu nahi izan dugulako.
….Txoko horri buruz kontatu digutena erreproduzitu nahi izan dugulako.
….Txoko horretan gertatzea desiratu duguna publiko egin nahi dugulako.
….Txoko horrekin lotu dugun musika eta bideoak partekatu nahi izan ditugulako.
….Txokoei buruz deskubritu ditugun sekretuak lau haizeetara zabaldu nahi ditugulako…
Hauxe da gure Hernaniko mapa, gure irakurketa pertsonala, gure kartografia intimoa, gure buruek sortu duten momentuko ibilbidea…