Institutua

Arkitekto baten erabakiak zer eragin du espazioan? – Leihoa 45º ezkerraldera zegoelako ezin izan zen ireki. – Aulkiaren hankak esertzen zen lekuan ipinita zeudelako ezin zen eseri. – Eskailerei 50º gehiago eman zizkion eta ezinezkoa zen igotzea. – Fluoreszenteak beherantz jarri ordez gorantz jarrita zeudelako ez zuten argirik ematen. – Eskailera espiral bat bihurtu zen … Irakurtzen jarraitu Institutua

Ave Maria

Bazen behin, 11 urteko neska bat eta mutiko bat. Mutilak Eñaut zuen izena, altu samarra zen, ile kizkurra eta gorria zuen eta begi urdinak zituen. Neskak Miren zuen izena eta ilehoria zen, begi berdeak zituen eta oso jatorra eta dotorea zen. Mirenek filmak oso gustuko zituen eta lagunekin geratzea asko gustatzen zitzaion. Eñaut eta Miren, … Irakurtzen jarraitu Ave Maria

Biteri

Garai batean Biteri eskolara neskak alde batetik sartzen ziren eta beste aldetik mutilak sartzen ziren. Baina gaur egun, neskak eta mutilak elkarrekin sartzen gara ikastolan. Argazkia begiratzen badugu, ikusten dugun lehenengo gauza hauxe da: mutilak aurrean doaz guztiak elkarrekin eta neskak, aldiz, beraien atzetik. Argazkia ikusita konturatu gara gauza batzuk ez direla asko aldatu. Gaur … Irakurtzen jarraitu Biteri

Baserriak

Goizero bezala Santa Barbarako bidean nengoen. Goiz hartan zarata ikaragarria entzun nuen baserriko ukuiluan. Hurbildu nintzenean behiak garrasika ari ziren. Behiek esnea jezteko makinak jarriak zituzten. Garai batean nire aiton-amonek egiten zuten lan hori. Orain, berriz, makinekin egiten da. Gure ustez behiek ez dute gogoko makinekin jetzitak izatea, gure maitasun falta dutela dirudi. Pintta behiarengana … Irakurtzen jarraitu Baserriak

Zinkoenea

Komentu distiratsua Munduko leku askotan badira klausuran bizi diren moja-etxeak. Emakumeak bizi dira bertan eta normalean ez dira etxe horietatik ezertarako ateratzen. Hernanin badago horrelako moja-etxe bat aspalditik. Ama Nagusiak soilik zuen komentutik ateratzeko baimena. Zinkoenean zegoen komentua eta jende asko pasatzen zen komentuaren aurretik eta hauetako asko pastak erostera edo kometua bisitatzera sartzen ziren. … Irakurtzen jarraitu Zinkoenea

Portu auzoa

  Zergatik flotatzen du itsasontzi batek portu auzoan? Auzoko 2 urteko Mikelek oso garbi du zergatik flotatzen duen bere ontziak Sararenak baino hobeto:  “nire txalupa zurea baino askoz politagoa delako flotatzen du hobeto, gorria da gainera!” Sara ez da batere gustura gelditu eta 8 urte dituen Endikari galdetu dio ea zergatik flotatzen duten ontziek portuan. … Irakurtzen jarraitu Portu auzoa

Biografia linguistikoak 2015-2016

SARA: Hau nire ibaia da. Animaliak, izarrak eta izar iheskor bat daude. Hemen animaliak jarri ditut: hartza, tximeletak, baina gaizki atera zaizkit… Ni izarra naiz, erdi erdian dagoena. Euskara ikastolan ikasi nuen. Etxean ez dugu inoiz euskaraz hitz egin. Uste dut D ereduak balio duela euskalduntzeko. Eskolan Marijorekin hitz egiten dut euskaraz. Beste irakasleekin ez. … Irakurtzen jarraitu Biografia linguistikoak 2015-2016

Herriko erlojuak

Erloju misteriotsua Bazen behin, erlojuak asko gustatzen zitzaizkion gizon zahar bat. Egun batean erromatar zenbakidun erloju marroi bat aurkitu zuen kalean. Erlojuaren laugarren zenbakia ezberdin idatzita zegoen; “IV” beharrean, lau makiltxo (IIII) zeuden. Gizon zaharrak bere buruari galdetu zion ea zergatik ote zgoen 4 zenbakia modu horretan idatzia. Zur eta lur geratu zenez Udaletxeko Artxibategira … Irakurtzen jarraitu Herriko erlojuak

Euskara konpromisoak 2015-2016

-Parkourreko 10 hitz berrien zerrenda bat osatuko dut euskaraz eta lagunartean erabiltzen hasiko naiz. -Supermerkatuan eta euskaraz eskatzea. Orain ez dut inoiz euskaraz eskatzen eta %75era pasatzea gustatuko litzaidake. -Euskaraz bizitzen segitu nahi dut, beraz, euskaraz hitz egingo dut denekin. -Liburu gehiago irakurri nahi nituzke euskaraz uda honetan. Maitasunezko eta beldurrezko istorioak irakurtzea gustatzen zait … Irakurtzen jarraitu Euskara konpromisoak 2015-2016