Etxeberriko tren geltokia

2 thoughts on “Etxeberriko tren geltokia”

  1. TREN GELTOKIA

    1 pertsona: Bizkarrez ikusi nuen. Berehala ezagutu nuen. Betiko maleta zuen alboan. Nire mutil
    lagun ohia zen. Ikusi nuenean zerbait sentitu nuen. Etxetik alde egin zuela pentsatu nuen. Beregana hurbildu nintzen eta….

    2 pertsona: Errifa batean Parisera bidaia bat tokatu zitzaidan. Bakarrik joango naiz. Ongi etorriko zait bakarrik bidaiatzea. Azken bidaia nire neskalagunarekin egin nuen. Baina iada ez gaude elkarrekin.
    Hendaiara joan beharra daukat abiadura handiko trena bertan hartzeko. Geltokian nengoela nire neskalagun ohia gerturatu zait.

    3 pertsona: Neska mutil batzuk hitz egiten hasi dira trenaren zain nengoenean nire ondoan. Batek maleta bat zuen ondoan. Mutila hitz egiten hasi denean negarrez hasi dira biak. Gazteak dira.
    Lasaitu direnean elkarri bizitza kontatu diote. Bide desberdinetan omen daude. Ez omen dute ezer gehiago konpartitzeko.
    Bat-­batean mutila kanbioen bila hasi da. Dirurik gabe omen zegoen eta laguntza eskatu behar izan du. Hasieran dudak izan ditu nori eskatu baina azkenean neskari eskatu dizkio. Hurrengo

    egunerako geratu dira dirua itzultzeko.

    Irune, Selene, ….

    Atsegin dut

  2. Txurrodun mutila bi eserleku okupatzen ari zen. Grafitigilea bere ondoan esertzera joan zenean kentzeko esan zion. Bera eseriko zela. Ezetz esan zion eta grafitigileak sprayarekin jo zion. Bera eseri zen bi lekutan.

    Beste mutila altxa egin zen eta ukabilkada bat eman zion besteari. Momentu horretan biak joka
    hasi ziren. Segurtasunekoak iritsi ziren eta biak trenetik bota zituzten. Tren geltokiko jefearengana eraman zituzten…

    Unai…

    Atsegin dut

Utzi iruzkina