SELENE: “Gehien bat ikasketetan erabiltzen dut euskara”.
EVANDER: “Nahiz eta txikitatik ez dudan euskara ezagutu, oso hizkuntza polita dela iruditzen zait eta euskaraz bizi nahi dut”.
SARA: “Nahiz eta gazteleraz bizi naizen, euskararen inguruko bizipenak onak dira”
LUIS: “Zure ondoan nagoenean bihotza gelditzen zait. Zu izango zara nire azken oroitzapena”
ENDIKA: “Nire bizitza euskaraz bizitzea erabaki dut”
JON: “Lehen ez nekien zu nola erabili baina orain badakit”
ALEXIS: “Ez dut inoiz euskara baino hobea den beste hizkuntza bat ezagutu”
HARITZ: “Gaur egun euskara nire bizitza da”
NURIA: “Euskarak identitate bat, familia bat eta segurtasuna eman dizkit”
MIKEL: “Nahiz eta hizkuntza bat baino gehiago jakin, euskara ez da bat gutxiago”
IRUNE: “Gehien gustatzen zaidan musika euskaraz kantatutakoa da”
UNAI: “Nahiz eta euskara ez asko erabili hor dago beti”.
DAVI: “Euskara duela urtebete ezagutu dut eta gustatu zait”
IORITZ: “Euskara ez banu izango ez nituzke lagun berdinak izango”
Darío: “Euskara, zu laister ez zaitut asko erabiliko baino beti izango zaitut gogoan” (Darío jaioterrira itzuliko da)
Ander: “Txikitan euskara ikasi eta handitan hitz egin”
Josu: “Txikitatik izan da nire hizkuntza eta kanpokoek ikasteko eskaintzen diet laguntza”
Mikel: “Gure harremanak koma asko izan ditzake, baina inoiz ez puntu eta amaiera bat”
Raul: “Jaio eta berehala ezagutu zintudan, baina batzuetan bakarrik egoten gara elkarrekin”
Souhaila: “Euskara deskubrimendua izan da niretzat”
Iñaki: “Jaio eta hil arte egongo da euskara nirekin”
Álvaro: “Batidanik izan ez bada ere, betirako izan dadila!”
Dani: “Zu ez zinen nire lehenengo hizkuntza izan, baina oraintxe bai zara”
Iker: “Nahiz eta ez zaitudan beti erabiltzen, beti hor zaude”