Tilos, Tiloenea edo Ezkiaga pasealekua

2 thoughts on “Tilos, Tiloenea edo Ezkiaga pasealekua”

  1. FRONTOIA

    Orain dela 30 urte partida profesionalak jokatzen ziren Tilosetako frontoian. Behin partidu batean galtzailea erotu egin zen eta aldageletatik ateratzean jendearekin eta aurkariekin tiroka hasi zen.
    Jende asko zauritu zuen eta 5 eraildako gertatu ziren.
    Ihes egiten saiatu zen baina azkenean harrapatu egin zuten. Ondoren arazo psikologikoak izan zituela jakin zen. 5 urteko gartzela zigorra jarri zioten.

    Josu.

    Atsegin dut

  2. Tilosak egin zenetik frontoiak hor egon da. Frontoian lehen profesionalen partiduak egiten zituzten. Euskal Herriko partidurik inportanteenak bertan jokatzen ziren eta jende pila bat joaten zen ikustera. Partiduaren ondoren, kontzertuak egiten ziren ondoko pabiloian, eta talde hoberenak etortzen ziren kantatzera eta jotzera.
    Baina behin, dena aldatu egin zen: Hernaniko alkatea aldatu egin zuten eta berak tilosetan kontzertuak eta pilota partiduak egitea debekatu zuen. Orduan, herritarrak protestak egiten hasi ziren manifestazioekin, baina alkateak pilotalekua botatzea erabaki zuen. Herritarrak konturatu zirenean alkateak ez ziela kasurik egingo sinadurak biltzea erabaki zuten. Alkateak esplikatu zien oso leku ona zela etxebizitzak egiteko eta horretarako frontoia bota behar zela; lasai egoteko, herritik kanpo beste bat egingo zutela. Hernaniarrek oso garbi zuten toki horrek nolako garrantzia zuen beren historian eta bizipenetan, eta ez zeuden prest hernaniarren oroitzapen horiek pikutara bidaltzeko. Azkenean alkateak amore eman zuen eta frontoia hor dago oraindik.
    Gaur egun ez da partidu profesionalik jokatzen eta kontzertu gutxi batzuk bakarrik izaten dira pabiloietan. Frontoia herriko mutil eta neska gazteak jolasteko erabiltzen da. Jende asko joaten da tilosetara bertako tabernetan aritzeko. Frontoian jolasten duzuenean gauean oraindik beraien arimak sumatzen dira pilotakada bakoitzean.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina