Leoka

2 thoughts on “Leoka”

  1. LEOKA

    Santiago bidean zegola, Hernanin geratu zen erromes bat eta Leoka ezagutu zuen. Harri handi
    batekin egon zen hizketan eta esan zion erromes askoren arropa bere gainean garbitzen zutela.

    Harriak esan zion, bera zela bere familiatik geratzen zen bakarra, beste familiarrak ez zituela
    aurkitzen eta orduan erromesak ikerketa bat hasi zuen harri honen beste familiako kideak topatu nahian.

    Leokatik piska bat beherago harri handi eta potolo batzuk ikusi zituen puskatuta.

    Bidean ezagutu zuen lehenengo harria hartu, bertara eraman zuen eta ea ezagutzen ote zituen
    galdegin zien. Baietz, bere familiarrak zirela esan zion eta eskerrak eman zizkion familia aurkitzen laguntzeagatik.

    Iker, Ander, Iñaki

    Atsegin dut

  2. Santiago bidea egiten ari zela, erromes bat Hernanin geratu zen eta bertan Leoka ezagutu zuen. Hango harri batekin aritu zen hizketan eta hark esan zion erromes askoren arropa garbitu izan zela bere gainean. Hitz hauek esan zizkion:

    “Modu askotako istorioak entzun nituen, beraien bizitzak ez zuela ezertarako balio,bizitzak ez zuela zentzurik, ez zutela nahi zutena lortu… eta horregatik egiten zutela Santiago bidea. Horrelakoak entzuten nituen gehienetan. Nolanahi ere, beraiek ez zuten kontatu behar niena entzuten, alegia, familia galdua nuela, bakarrik nengoela eta laguntza behar nuela. Ez zidatenez entzuten ez zidaten kasurik egiten eta galduta sentitzen nintzen lurrari lotua.

    Arroparen kontuan, neskatxa eta emakume asko etortzen ziren jolastera, garbitzera… beraien egoteko lekua zen. Bazen pertsona bat Joxepa izenekoa, emakume heldua, potoloa baina maitagarria eta oso alaia. Ilea beltza zuen, begi berdeak eta handiak, bekainak lodiak, sudur txikia eta ezpain lodiak. Leokaren ondoko baserri txiki batean bizi zen, alarguna zen. Bere senarra, istripu baten ondoren ez zen etxera bueltatu; bueno hori da berak esan zidana. Alaba bat zuen Ainhoa izenekoa. Orandik gaztea zen eta eskolara joaten zen; 9 urte zeuzkan. Beraz aitarenak ez zion hainbeste eragin.

    Joxepak, haragi denda batean egiten zuen lan, baina ez beti, baserriko lanak egin behar baitzituen. Natura oso gustuko zuen eta askotan joaten zen mendira paseo bat ematera eta baita ni ikustera ere. Asko maite nuen emakumea zen, nahiz eta berak ez jakin entzuten niola, beti nire alboan esertzen zen, eta historia asko kontatzen zituen bere bizitzan pasatakoak. Pertsona oso maitagarria zen, baino iritsi zen egun bat ez zena berriz etorri, eta pentsatu nuen zer pasa zen, bere urteak zeuzkalako… eta konpainia gabe geratu nintzen… eta orduan Txomin agertu zen, mozkorti bat zen, beti etortzen zen ardo botilarekin… komentatzen zuen, Herriko tabernako zerbitzariotaz enamoratuta zegoela, baino oso zaila zeukala lortzeko, herri osoa bere atzetik zegoelako, baino bera saiatuko zela lortzen, eta hortik urte batera, herriko tabernako zerbitzariarekin etortzen zen egunero”

    Horiek ziren historia hoberenak, baino gauza zen niri ez zidatela entzuten, eta nire arazoa zen nire familiarrak ez nituela aurkitzen, eta ea lagunduko zenidan bilatzen…

    “Noski lagunduko dizutela” esan zidan, eta ospa egin zuen nire familiarren bila. Esan nolakoak ziren nire familiarrak, handiak, potoloak, eta kolore bizi batekin.

    Hortik bi egunetara, bisitatzera etorri zen, aurpegi txarrarekin, eta suposatzen nuen erantzuna, esan zidanean negarrez hasi nintzen, baino nire amaren zati bat ekarri zidan, eta bizitza osorako nirekin eramango nuela hitz eman nuen.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina