Hernaniko Udalak eta Hernanialdeko AEK-k esperientzia pilotu bat jarri nahi izan dute martxan helburu honekin:
Herriko gazteen artean euskararen erabilpena sustatzea eta Hernanialdeko AEK eta ikastetxeen arteko harremana egitasmo hauen bidez indartu eta bideratzea, belaunaldien arteko harremanak bultzatuz. |
Erabilpen plan honek, gazteen euskararen erabilpenaren inguruan proposamen berri bat izan nahi du. Eremu ez formalean gauzatu nahi izan dugu proposamena, baina eskola barruan integratu dugu esku-hartzea. Eskolaren eta beste erakunde batzuen (zaharren egoitza, udal artxibategia…) inplikazioa ere eskatu du, nahiz eta erregistro ez arautuetatik landu nahi izan dugun egitasmoa.
2014/2015 ikasturtean, Ibilbide grafiko-literario bat landu dute DBH 3. eta 4. mailatako 24 ikasle eta bi irakaslek. Talde txikietan banatuta espazioen irakurketa grafiko eta literarioak egin dituzte. Egitasmoan egindako lana gida (liburuxka) batean publikatu genuen eta Biteri Kultur etxean egindako erakusketa baten bidez publiko egin genuen.
2015/2016 ikasturtean berriz, 21ikasle eta beste bi irakaslek ere parte hartu dute. Batetik Bizipenen mapa edo kartografia intimorako mapak landu dituzte. Honetara herriko altxor-biziak elkarrizketatu eta aiton amonek kontatutako istorioetan oinarritutako sorkuntza lanak egin zituzten (bideoak, komikiak…). Gainera herrian ibilbide bat sortu dute gezi hori batzuz osatua.
Kalean dauden euskarri horietatik atari honetara iritsi daiteke QR kodeen irakurketen bidez.
Gainera, Ibilbide grafiko literarioaren bigarren liburuxka ere publikatu dugu.
Eta amaitzeko bisita gidatuak ere egin dizkiete euskaltegietako ikasleei Biterin egindako erakusketan.
Lerro hauen bidez, egitasmoan parte hartu duten ikasle guztiei gure eskerrik beroenak (asko ikasi dugu zuekin!!!!). Bereziriki egitasmo hau aurrera atera dadin lan asko egin duten Udala, Institutuko irakasle (etzaituztegu ahaztuko Olga eta Marijo!!) eta AEKko arduradunei ere milesker!!
Egitasmoari buruzko informazioa gehia go jaso nahi baduzu, idatzi lasai korreo honetara: