Santa Barbarako lakua

2 thoughts on “Santa Barbarako lakua”

  1. Behin Santa Barbaratik paseatzen ari zela, laku txikian kotxe baten gurpila ikusten zela iruditu zitzaion. Laku hau oso berezia zen. Berez ez zen laku natural bat. Lakuaren ondoan dagoen harrobiak botatako harriek lakuaren oinarrian zegoen zuloa itxi egin zuten eta horrela, sifoi naturala pilatutako harriek itxi eta laku bat bihurtu zen.

    Gerturatu zenean kotxe bat zela jakin zuen. Beldurtu egin zen. Ez zekien barruan jendea ote zegoen. Berehala rallyetako kotxe bat zela konturatu zen. Kotxea hutsik zegoen. Ez zegoen gidaririk barruan. Eta uretara erori bazen?

    Harrituta zegoen, kotxeak zahar itxura zuelako. Ez zen gaur egungo rallyetako ohiko kotxe bat. Bere kalkuluen arabera kotxe horrek 20 urte baino gehiago zituen. Etxera joan eta interneten sartu zen. Hernanin duela 20 urte rally bat ospatu zela ikusi zuen egunkari bateko hemerotekan sartu zenean. Notiziak zioenez, suhiltzaileek gidariaren gorputza onik atera zuten istriputik.

    Berriz ere bueltatu nahi izan zuen kotxea ikustera. Oraingo honetan urpean ibiltzeko tresnak eta jantziak eraman zituen etxetik. Uretara sartu zenean kotxea drogaz beteta zegoela konturatu zen. Eta nork utzi ote zuen droga guzti hori kotxean sartuta?

    Gauetan ikerketa lanak egitea erabaki zuen. Lakuaren inguruan mugimendu arraroak somatzen hasi zen.

    Atsegin dut

  2. LAKUA
    Momentu jakin batean sortu zen lakua da. Hernanin dugun bakarra da gainera. Gaur ezagutzen dugun lakua Santa Barbara inguruko baliabideen ustiaketa ondorioa dela uste dute.

    153m-ko perimetroa du eta gainazala 2m-5m ditu. Gazteak bertan arrantza egiten dute denbora pasa bezala edo beste batzuk ere nexkarekin joaten dira.

    Urertzean landaretza badago: plantano arruntak, urkiak, karraskilak, zuhandorrak, zuriak, huntzak, santio belarrak eta arkatsak.

    Anfibio batzuk ere topa daitezke: txantxikuak, apo arruntak, apo berde arruntak, uhandre palmatuak, uhandre marmolaireak. Narrastiak batzuk ere bai: Musker berdeak, suge gorbatadunak, suge biperakarak, eta horma sungadilak.

    Alterazio desberdina jasan izan ditu lakuak, gizakiek eragindakoak batez ere: zabor asko bota izan delako eta inguruko nekazal ustiaketa masiboek sortzen dituen biokimikoak ere jasan ditu.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina